EU · ES
C/ Hernani, 9 bajo
+34 943 42 86 28
20004 SAN SEBASTIAN
LEGE OHARRA

I. ERANSKINA: LEGE OHARRA

Informazio orokorra

http://www.echeverriadelvalle.com URL helbidea (aurrerantzean webgunea) ECHEVERRIA DEL VALLE ORTODONCISTAS Sozietate Mugatuak (aurrerantzean klinika) erregistratutako domeinua da. Hark Hernani kaleko 9. zenbakiko behean du egoitza soziala (20004 Donostia), eta B20520334 IFK du. Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta, 1.506. liburukiaren 55. folioko SS-9964 orrian, 4. inskripzioan.

Webgune honek informazioa ematea du helburu, eta haren erabilera pertsonala izango da. Webgunearen asmoa publiko orokorrari bertan eskaintzen diren produktuak eta zerbitzuak ezagutaraztea da. Printzipioz, webgunera dohainik sar daiteke, baina webgunearen bitartez kontratatutako zerbitzuek edo produktuek ordain ekonomiko bat izan dezakete.

Helburua, hartzaileak eta eskubideak erabiltzea

Webgune honen bitartez bidalitako datu pertsonalak klinikaren fitxategietan jasoko dira, eskatutako zerbitzuak eta edukiak kudeatu, administratu eta emateko asmoz, baita zerbitzu eta eduki berriak eskaintzeko, eta enpresaren berritasun eta promozioei buruzko informazio komertziala bidaltzeko ere. Inprimaki bakoitzeko derrigorrezko datuak hala identifikatuko dira, eta beraz, datu horiek hornitzen ez badira edo datu horiek okerrak badira, enpresak ezin izango du eskatutako zerbitzurik edo edukirik eskaini.

Erabiltzaileak bere datuak lehen aipatutako helburuekin erabiltzeko baimena ematen du. Horrez gain, datuetan sartu eta horiek zuzendu, ezeztatu eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezula jakinarazten dizugu, info@echeverriadelvalle.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, eta webguneko erabiltzaile gisa identifikatu eta zure eskaera zehaztuz. Posta arrunt bidez ere bidal dezakezu, arestian aipatutako helbidera: ECHEVERRIA DEL VALLE ORTODONCISTAS, SM, Hernani kalea, 9 behea, 20004 Donostia, Gipuzkoa, NANaren edo dokumentu baliokide baten fotokopia bidaliz.

Erabiltzaileak ez du webgunea eta bertan eskaintzen den informazioa erabiliko Legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako jardueretarako, eta enpresak ezarritako erabilera-baldintzak errespetatuko ditu.

Jabetza intelektuala eta industriala

Enpresa webgune honetan agertzen den edukiaren jabetza intelektualeko eskubideen titularra da, baita diseinu grafiko, kode, iturri, testu, irudi, bideo, marka, logo edo zeinu bereizgarriena ere, edo horiek erabiltzeko beharrezko baimenak ditu.

Debekatuta dago webguneko edukiak aldatzea, kopiatzea, erreproduzitzea, deskargatzea, transmititzea, zabaltzea edo eraldatzea, eskubide horien titularraren baimenik gabe edo legez horretarako baimena ez badu.

Enpresa hau titularra den webguneko edukiaren gaineko jabetza intelektualeko edo bestelako eskubideak urratzen badira, legez ezarritako erantzukizunak sortuko dira.

Webgunearen edukia eta estekak

Baliteke webgune honetako informazioa zuzena ez izatea. Horregatik, enpresa ez da aipatutako informazioaren zehaztasunak, zuzentasunak edo egiatasunak eragin dezakeen zuzeneko zein zeharkako kalteen erantzule izango, ezta hirugarrengoek webgune honetako edukiaz egindako erabileraren eta bertan sartzeko izan litezkeen erroreen erantzule ere. Era berean, enpresak webgunearen irisgarritasuna denboraldi batez eten ahal izango du beharrezkoa denean, aldez aurretik jakinarazi beharrik izan gabe. Webgune honetan, kanpoko web-orrietan sartzeko estekak (linkak) daude. Kasu horretan, enpresa ez da orri horietako edukien erantzule izango (erabiltzailearen erantzukizuna izango da kontsultatutako orriak erabiltzeko terminoak eta baldintzak betetzea), ezta erabiltzaileek orri horietan egiten dituzten legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako jardueren kasuan ere. Era berean, web-orri batetik hiperesteka bat ezarri nahi bada, orri nagusiaren esteka zehaztu beharko da. Dena den, debekatuta dago enpresaren webgunean agertzen diren zerbitzuak guztiz edo partzialki kopiatzea.

Erabiltzailearen erantzukizunak eta konpromisoak

Erabiltzaileak 14 urte baino gehiago dituela eta eskainitako informazioa benetakoa eta zehatza dela bermatzen du. Eskatu zaion informazioa aldatuz gero, enpresari dagokion jakinarazpena egin beharko dio, info@echeverriadelvalle.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, eta webguneko erabiltzaile gisa identifikatuz eta aldatu diren datuak zehaztuz.

Erabiltzaileak isilpean mantendu beharko ditu identifikazio-gakoak eta -kodeak, eta enpresari lehenbailehen jakinarazi beharko dio horiek galdu, lapurtu edo baimenik gabe erabili badira. Enpresa ez da hirugarrenek inolako baimenik gabe egindako erabilera okerraren erantzule izango.

Zerbitzuak betetzen diren bitartean enpresari hirugarrenen datu pertsonalak helarazten bazaizkio, erabiltzaileak datu horiek emateko legezko eskumena duela eta interesdunari datuen lagapena jakinarazi eta haren baimena eskatu diola hitzematen du; hala, erantzule nagusia izango da betebehar horiek betetzen ez badira.

Segurtasuna

Enpresak bere datu pertsonalen babes-mailak mantentzea hitzematen du, datu pertsonalak dituzten automatizatutako nahiz automatizatu gabeko fitxategietako segurtasun-neurriei buruzko abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuarekin bat etorriz. Horrez gain, eskura dituen bitarteko tekniko guztiak ezarriko ditu datu horiek galdu, aldatu, baimenik gabe erabili edo tratatu ez daitezen, betiere Interneteko segurtasun-neurriak menderaezinak ez direla kontuan hartuta.

Enpresak bere egiten du pribatutasun-politika hau aldatzeko gaitasuna, hura Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren lege-, jurisprudentzia- edo interpretazio-berrikuntzetara egokitzeko

Erabilera-baldintzen eta -terminoen aldaketa

Baldintza orokor hauek eta aurrerantzean ezarri daitezkeen baldintza partikularrek -momentu bakoitzean idatzitakoaren arabera- iraupen zehaztugabea izango dute, eta indarrean mantenduko dira atariak aktibo jarraitzen duen bitartean. Enpresak horietan sartzeko baldintzak aldatzeko alde bateko eskubidea izango du, baita edukia aldatzekoa ere.

Legedia eta jurisdikzio aplikagarriak

Erabilera-baldintza hauek Espainiako legeak arautzen ditu, eta bi alderdiek Gipuzkoako Epaitegien jurisdikziopean jartzea erabakitzen dute, horiek aplikatu edo interpretatzeko orduan eztabaidaren bat gertatzen den kasuetarako.

Cookieak eta jarraipen-fitxategiak

Cookiea erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan edo smartphone-an deskargatzen den fitxategi txiki bat da. Haren helburua datuak eta informazioa deskargatzea da, eta hura instalatzeaz arduratu den erakundeak datu horiek eguneratu eta berreskuratu ahal izango ditu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, irakurri gure Cookie Politika.

COOKIE POLITIKA

http://www.echeverriadelvalle.com webguneak cookieak erabiltzen ditu nabigazio-esperientzia hobea eskaintzeko helburuarekin. Erabiltzaileak bere baimena emanez gero, hark dituen lehentasunen inguruko informazio gehiago lortzeko eta gure webgunea haren interesen arabera pertsonalizatzeko erabiliko ditugu cookieak, erabiltzaile bakoitzaren nabigazioa arinagoa eta pertsonalizatuagoa izan dadin.

ECHEVERRIA DEL VALLE ORTODONCISTAS Sozietate Mugatuaren aldetik, gure webgunean erabiltzen ditugun cookieen berri eman nahi dizugu, argitasun eta zehaztasun osoz. Gure webguneko cookieen erabilerari eta helburuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi mezu elektroniko bat honako helbide honetara: info@echeverriadelvalle.com

Zer da cookie bat?

Cookie bat erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan edo smartphone-an deskargatzen den fitxategi txiki bat da. Haren helburua datuak eta informazioa deskargatzea da, eta hura instalatzeaz arduratu den erakundeak datu horiek eguneratu eta berreskuratu ahal izango ditu.

Cookieen bidez honako datu hauek lor daitezke: webgunera sartu zaren data eta ordua, ikusi dituzun erlaitzak edo bertan egon zaren denbora.

Zer-nolako cookieak erabiltzen ditu webgune honek?

Hirugarrenen cookieak

Guk kudeatzen ez dugun beste domeinu edo ekipo batek zure ordenagailura bidaltzen dituen cookieak dira, hau da, erakunde kolaboratzaile batek zure ordenagailura bidaltzen dituenak. Google bilatzaileak erabilitako cookie analitikoak edo erabiltzaileari gure webguneko edukiak partekatzeko edo gomendatzeko aukera ematen dioten sare sozialetan erabilitako cookieak, adibidez.

Jarraian, webgune honek erabiltzen dituen hirugarrenen cookieak agertzen dira, baita horien ezaugarriak eta helburuak ere: (zehaztu cookieak informatikariarekin eta zehaztu taulan)

Cookie analitikoak: Cookie hauei esker, gure webguneko erabiltzaileen jarraipena egin eta horiek izan duten jarrera aztertu dezakegu. Google Analitycs-en eta Crassy Egg-en zerbitzuak erabiltzen ditugu azterketa horiek egiteko. Zerbitzu horien baldintzak honako helbide hauetan kontsultatu daitezke:

Google Analitycs: https://developers.google.com/analytics/devguides/collection/analyticsjs/cookie-usage

Nola konfiguratu edo desgaitu ditzaket webgune honek erabiltzen dituen cookieak?

Cookieak mugatu edo blokeatzeko, zure ekipoan erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazioa aldatu behar duzu. Oro har, nabigatzaileek honako konfigurazio-aukera hauek eskaintzen dituzte cookieen instalazioari dagokionez:

- Internet Explorer: http://windows.microsoft.com/is-IS/windows7/How-to-manage-cookies-in-Internet-Explorer-9
- Firefox: http://support.mozilla.org/en-US/kb/Cookies
- Chrome: http://support.google.com/chrome/bin/answer.py?hl=en&answer=95647
- Safari: http://support.apple.com/kb/PH5042 (eta iOSerako http://support.apple.com/kb/HT1677)
Webguneko cookie guztien instalazioa galarazten bada, horrek eragina izan dezake webguneko funtzionalitate eta eduki batzuetan.