EU · ES
C/ Hernani, 9 bajo
+34 943 42 86 28
20004 SAN SEBASTIAN
NOLA EGITEN DUGU LAN
Lehenengo bisita

Ortodontistarengana egindako lehenengo bisitan, tratamenduak zure osasunean izango duen garrantziaren lehen balorazioa egingo dugu, ikuspuntu funtzionaletik nahiz estetikotik.

Irribarreak sortzea eta gure pazienteen itxaropenak betetzea da gure helburua, horien maloklusioa konponduz eta horien gogo-aldartea altxatuz, baita norbere buruarekiko segurtasuna handituz ere.

+INFO
Ortodontzia-azterketa

Tratamendua planifikatzeko aukera ematen digu. Ortodontzian oso garrantzitsua da helburuak garbi izatea eta horietara ahalik eta modu eraginkorrenean eta emaitza onenekin iristea. Paziente bakoitzaren erabateko azterketa egin gabe ezinezkoa da emaitza onak lortzea. Izan ere, inprobisazioa ez da lankide aproposa ortodontzian, eta helburuak hasiera-hasieratik garbi zehazten ez badira, ezinezkoa da tratamenduaren iraupenari eta amaierako emaitzei buruzko informazio egokia ematea.

+INFO

Guretzat ezinbestekoa da aldez aurretiko azterketa bat egitea, pazienteari bere premietara egokituko den diagnostikoa eta tratamendu-plana eskaintzeko.

Lehenengo bisita horretan, honako proba hauek egiten ditugu:

- Historia medikoa.

- Erabateko azterketa klinikoa: aurpegiarena, eskeletoarena, hortzena, periodontala (hortzoiak) eta ATM (ahoko artikulazioena).

- Aurpegiko eta aho barruko argazkiak.

- Eskaiolazko azterketa-ereduak.

- Bi erradiografia: ortopantomografia, hortzak ikusteko, eta buruaren profileko telerradiografia.

Doktoreak beren esperientzian eta aurretiaz tratatutako benetako kasuetan oinarritzen dira. Jarraian, zenbait adibide eskainiko ditugu, baita tratamendua nola egiten den ere, lortu daitezkeen emaitzarik onenak izateko. Horrela, pazienteak lortu beharreko helburuen gutxi gorabeherako ideia izango du tratamenduarekin hasi aurretik, baita ordaintzeko modalitate desberdinei buruzko informazioa ere.

Pazienteak aurrekontu hori itxia dela eta kostu guztiak barruan sartzen direla jakin behar du. Tratamenduan zehar erabiliko diren aparatu guztiak jasotzen ditu, amaierako atxikitzaileak barne, bukaeran sorpresarik egon ez dadin. Inolako trikimailurik eta iruzurrik gabe!

Gure administrazio-departamentuak modu pertsonalizatuan erantzungo dizu, eta ordainketa- eta finantziazio-modalitate desberdinen inguruko informazioa emango dizu, zure premietara gehien egokitzen dena aukeratu dezazun.

Ordaintzeko hainbat modu daude, baina ohikoena hasieran sarrera bat ordaindu eta hilero kuota bat ordaintzen jarraitzea da, inolako interes-tasarik gabe. FINANTZIAZIOA: % 0

Nola egiten dugu lan

Gertutasuna eta tratu atsegina dira, zalantzarik gabe, tratamenduak eskaintzen duen arrakastaren osagaietako bat. Gertutasun hori pazienteari presarik gabeko tratua eta bakoitzari dagokion denbora eskainiz bakarrik lor daiteke. Pazienteak lagunduta sentitzen dira tratamendu osoan zehar, eta eroso sentitzen dira izan ditzaketen zalantzen inguruan galdetzeko. Gurasoekin harremanetan egoten gara, eta kabinetara (sukalderaino) sartzeko aukera eskaintzen diegu. Gainera, etengabe gaude pazienteekin harremanetan, horiek motibatzeko, horixe baita arrakasta lortzeko aldaketaren motorra.

+INFO

Tratamenduak oso luzeak izaten dira, eta hasierako ilusioa itzaltzen eta motibazioa galtzen joaten da pixkanaka, lehenik eta behin pazientearen beraren aldetik, eta gero, gurasoen aldetik. Horregatik, profesionalei dagokigu psikologikoki familia sendo mantentzea, azken hilabeteetan amore eman ez dezaten. Aparatua kentzean pazienteak eskaintzen digun irribarrea nahikoa izaten da egindako ahalegin guztia ahazteko. Guk irribarreen bitartez jasotzen dugu ereindakoa!!!

Gure kontsultan jasoko duzun tratua ez da beste klinika batzuetakoa bezalakoa izango, gure kontsultan bi ortodontista eta esperientzia eta prestakuntza handiko talde bat izango baitituzu tratamendua eskaintzeko. Ez gara beste ortodontista ibiltariak bezalakoak; gure kasuan, ORTODONTISTOK uneoro erantzungo dizugu, eta beti egongo gara zure esanera. Guk ez dizugu mina kendu eta hurrengo hitzordura arte itxaronaraziko, arazoa momentuan bertan konpondu eta tratamenduarekin jarraituko baitugu. Gainera, beti jakingo duzu noren eskuetan zauden, ez baita bertaratzen zaren bakoitzean aurpegi berriak ikusten dituzun leku horietako bat. Gu ondo ezagutuko gaituzu!

Amaitzean

ORTODONTZIA TRATAMENDUA AMAITU ONDOREN, ATXIKIPENAK DUEN GARRANTZIA

Ortodontzia-tratamendua amaitu ostean, atxikipen-fasea hasten da. Echeverria & Del Valle klinikatik horren garrantzia azpimarratu nahi dugu, lortutako emaitzak egonkorrak izan daitezen.

+INFO

Guretzat oso garrantzitsua da tratamenduarekin lortutako emaitzak denboran zehar mantentzea. Ortodontzia-emaitzen egonkortasuna tratamendua bera bezain garrantzitsua da. Guretzat ez da nahikoa irribarre polit bat eta oklusio egonkor bat lortzea bakarrik. Guk emaitza horiek luze iraun dezatela nahi dugu, bizi osorako inbertsio bat izan dadila, alegia.

Horregatik, tratamendua amaitu ostean atxikitzaile batzuk erabiliko ditugu. Funtsean, bi atxikitzaile mota edo talde daude: mihiko atxikitzaile finkoak edo atxikitzaile erauzgarriak. Doktoreek dagokion informazioa eman eta kasu bakoitzerako egokiena aukeratuko dute, estetika eta erosotasuna aintzat hartuta.

Poner en subniveles cada retenedor con fotos nuestras

Mihiko atxikitzaile finkoa

Hau da gehien erabiltzen den atxikipena. Aurreko hortzen mihi-aldean jartzen den alanbre bat da, goiko nahiz beheko hortzetan. Alanbre hori zurruna da eta hortzak elkartzen ditu, eta beraz, egonkortasun handiagoa eskaintzen du denbora igaro ahala.

Atxikipen erauzgarri estetikoa

Beste atxikitzaile mota bat jarri eta kentzekoak dira. Guk poliuretanozko atxikitzaile estetikoak eta gardenak gomendatzen ditugu. Normalean, gauez bakarrik erabiltzen dira.

Atxikipen mistoa

Aldi berean erabil daitezke atxikipen finkoa eta atxikipen erauzgarria. Ortodoncia Invisible-en Vivera atxikitzaileak horretarako garatuta daude. Bi bat baino hobe! Ortodoncia Invisible-en Vivera atxikitzaileei buruzko informazio gehiago.