EU · ES
C/ Hernani, 9 bajo
+34 943 42 86 28
20004 SAN SEBASTIAN

Ortodoncia Invisible

Ortodoncia Invisible

Ortodoncia Invisible® zure hortzak lerrokatu eta irribarrea hobetzeko ortodontzia-sistema berri eta ikusezina da, metalezko aparatuak erabili beharrik izan gabe. Neurrira egindako lerrokatzaile garden eta erauzgarri batzuekin funtzionatzen du. Lerrokatzaile bakoitza aurrekoarengandik zertxobait desberdina da, zure hortzak pixkanaka mugitu daitezen, lortu nahi den kokapena lortu arte. Lerrokatzaileak kendu eta jartzekoak dira, eta horiek egiten duten presio leunari esker, ortodontzia-aparaturik erosoena da. Ia ez zara konturatu ere egingo jarrita daramatzazula. Lerrokatzaileak egun osoan zehar jarri behar dira, jateko eta hortzak garbitzeko izan ezik. Lerrokatzaile bakoitza 2 astez behin aldatzen da. Ortodoncia Invisible sistemak ez du zure egunerokotasunean eragingo. Betidanik amestu duzun irribarre hori posible da orain Ortodoncia Invisible sistemari esker.

Ortodoncia Invisible zure hortzak zuzendu eta betidanik amestu duzun irribarre hori lortzeko modua da, ia ikusi ere egiten ez dena. 3D irudi digitalen teknologiari esker, Ortodoncia Invisible sistemak tratamendu-plan osoaren irudikapen bat egingo du, zure Ortodoncia Invisible Provider-ak egindako preskripzioaren arabera, hortzen hasierako kokapenetik lortu nahi den amaierako kokapenera.

Momentu horretatik aurrera, zure hortzetara egokitutako eta neurrira egindako lerrokatzaile garden batzuk fabrikatzen dira zure hortzak pixkanaka mugitzeko. Lerrokatzaileak bi aste inguru jarri behar dira serieko hurrengo lerrokatzaileekin ordezkatu aurretik, lortu nahi den amaierako kokapenera iritsi arte.

Zerk eragiten du tratamenduaren arrakastan?

Pazienteak egindako aukeraketak eta ortodontistaren esperientziak asko eragiten dute tratamenduaren arrakastan. Amaierako emaitza ortodontistak egindako aukeraketaren araberakoa izango da. Paziente berak emaitza desberdinak izan ditzake tratamendua profesional baten edo beste baten eskutik jasoz gero. Baina Ortodoncia Invisible sistemak ez du pazienterik tratatzen, doktoreok Ortodoncia Invisible-ekin tratatzen dugu.

Ortodoncia Invisible sistemaren abantailak

Jarraian, sistema horrek eskaintzen dituen onura guztiak zerrendatuko ditugu:

Estetika maximoa

Erauzgarria

Ez du minik eragiten

Pazienteak erraz erabiltzeko modukoa da

Ahoko higienea hobetzen du

Indar arinak

Ez du hizkeran eta bazkarietan eragiten

Kontsulta-denbora murriztua

Hitzorduen arteko tartea

Prozedura erosoa

Tratamenduaren amaierako emaitzak ikus daitezke

Tratamenduaren iraupena ezagutu daiteke

Aproposa da metalei alergia dieten pazienteentzat

Kontaktuzko kirolak egin daitezke

Deskaltzifikazioak saihesten ditu

Larrialdi-kopurua murrizten da