EU · ES
C/ Hernani, 9 bajo
+34 943 42 86 28
20004 SAN SEBASTIAN

Ortodontzia

HAURREN ORTODONTZIA
Nerabeen ortodontzia
Helduen ortodontzia

ORTODONTZIA: Zer da eta onurak (atal bakar bat), adinak eta motak

RAE hiztegiaren arabera:

"orto" hitza grekotik dator, eta "zuzen" edo "egoki" esan nahi du, eta "donto" hitzak, berriz, "hortz"; "ia" atzizkiak "kintza" adierazten du, eta beraz, hitz osoak hortzak zuzen jartzeko ekintza adierazten du.

1. f. Med. Hortzerian gertatzen diren malformazioak eta akatsak eta horien tratamendua aztertzen dituen odontologia-adarra.

2. f. Med. Hortzeria-akatsak zuzentzeko tratamendua.

WIKIPEDIAREN arabera:

Egitura dentomaxilofazialen forma, posizio, erlazio eta funtzioek izan ditzaketen anomalien azterketaz, prebentzioaz, diagnostikoaz eta tratamenduaz arduratzen den zientzia. Haren helburua asaldurak saihestea, diagnostikatzea eta zuzentzea da, baita osasun- eta harmonia-egoera ezin hobean mantentzea ere, horretarako beharrezkoak izan daitezkeen indar-mota desberdinak erabiliz eta kontrolatuz.

Hori da hiztegiak eskaintzen digun ortodontziaren definizioa, baina errealitatean, nik honela definituko nuke: pazientearen ezinegonaren aurka borrokatzeko etengabeko eta errukirik gabeko borroka, eta aukeratutako profesionalarenganako egundoko fede-egintza.

Ortodontzia-tratamendua ez da estetikoa bakarrik. Hari esker ahoaren osasun orokorra hobetuko dugu, baina hortzen eta aurpegiaren artean harreman harmoniatsua lortzeaz gain, irribarre polit eta osasuntsua lortuko duzu; horrek nabarmen handituko du zure autoestimua, hobetzeko zure gogoa islatzeaz gain. Gainera, ondo lerrokatutako hortzeria errazago garbitzen da, hortzen arteko kontaktua hobea baita mastekatzean. Horrez gain, masailezurreko artikulazio-arazoak eta arazo periodontalak murrizten ditu. Bi efektu horiei esker hortz-pieza gutxiago galtzen dira denbora igaro ahala, eta nabarmen murriztu daiteke txantxarren eta hortzoien berezko gaixotasunen agerpena. Digestioa bera ere hobetu daiteke, hobeto mastekatzen baita!

Hortz osasuntsuak eta estetikoak izateak konfiantza ematen digu gure buruarengan, eta horrek beste pertsonekin harremanetan jartzen eta gure irribarrerik onena eskaintzeko beldurrik ez izaten laguntzen digu.

Tratamenduak oso luzeak izaten dira, eta hasierako ilusioa itzaltzen eta motibazioa galtzen joaten da pixkanaka, lehenik eta behin pazientearen beraren aldetik, eta gero, gurasoen aldetik. Horregatik, profesionalei dagokigu psikologikoki familia sendo mantentzea, azken hilabeteetan amore eman ez dezaten. Aparatua kentzean pazienteak eskaintzen digun irribarrea nahikoa izaten da egindako ahalegin guztia ahazteko. Guk irribarreen bitartez jasotzen dugu ereindakoa!!!

Egia da tratamenduak luzeak izaten direla, eta batzuetan, aurreikusitakoa baino gehiago luzatzen direla. Izan ere, gehienetan hazten hari diren haurrengan aplikatzen ditugu, eta hezurren oinarria, hau da, hortzak, maxilarra eta masailezurra dauden gunea harmonian ez haztea gerta liteke, hau da, bata bestea baino gehiago haztea. Egoera horietan, hortz-mugimendua hezurraren hazkundera egokitu behar izaten dugu. Pubertaro aurreko hazkundeaz ari gara, denbora-tarte labur horretan hortz ugari irteten baitira, eta pazientearen organismoan gauza asko aldatzen dira, besteak beste, oklusioa. Aldaketa horiek hitzordu batetik bestera hautematen dira, eta guztiz kontrolatuta izaten ditugu, ez kezkatu!!!

Edozein adinetan konpon ditzaket hortzak?

Ortodontzia-tratamenduak ez du adinik!

Hortzen mugimenduarekiko erantzun biologikoa berdina da helduen nahiz haurren artean.

Ortodontziak ez du adinik. Hortz-mugimendua eragiten duen prozesu biologikoa berdina da 15, 30 edo 45 urterekin. Hortzen maloklusioak ahoko higienea zaildu eta gaixotasun periodontalen (piorrea) agerpena eragin dezake. Hortzen eta hortzoien osasuna ez da nahikoa ahoak modu egokian funtzionatu edo irribarre erakargarri bat bermatzeko. Urteak igaro ahala, hortzen kokapena are gehiago okertzen da. Ezpainek euskarria galtzen dute eta ahoaren inguruko zimurrak are gehiago nabarmentzen dira. Faktore horiek kontuan hartuz gero, tratamendu egokia diseinatu eta hortzetako euskarria areagotu ahal izango dugu, irribarre gazteagoa lortu eta, bidez batez, gure itxura gazteagotzeko. Irribarre zatar batek gure autoestimu pertsonalean eta konfiantza-mailan eragin dezake, eta horrek modu negatiboan baldintzatu ditzake beste pertsonekin ditugun harremanak, irribarre egitean ahoa estaltzea eta argazkiak ez atera nahi izatea gerta bailiteke, besteak beste. Irribarre polit eta atsegin batek konfiantza eta segurtasuna eskainiko dizkizu. Gainera, ondo lerrokatutako hortzeria errazago garbitzen da, eta beraz, txantxarren eta hortzoien berezko gaixotasunen agerpena murriztu dezake, hats ezatsegin hori saihestu eta elikagaien digestio egokia errazteaz gain.

Ezagutu berritasun guztiak eta aurkitu zuri gehien egokitzen zaizun tratamendua.

Emaitzak egonkorrak izango al dira denbora igaro ahala?

Guretzat oso garrantzitsua da tratamenduarekin lortutako emaitzak denboran zehar mantentzea. Ortodontzia-emaitzen egonkortasuna tratamendua bera bezain garrantzitsua da. Guretzat ez da nahikoa irribarre polit bat eta oklusio egonkor bat lortzea bakarrik. Guk emaitza horiek luze iraun dezatela nahi dugu, bizi osorako inbertsio bat izan dadila, alegia. Horregatik, tratamendua amaitu ostean atxikitzaile batzuk erabiliko ditugu. Bi atxikitzaile-mota daude: mihiko atxikitzaile finkoak edo atxikitzaile erauzgarriak. Doktoreek dagokion informazioa eskaini eta kasu bakoitzerako atxikitzaile egokienak erabakiko dituzte, estetika eta erosotasuna aintzat hartuta.