EU · ES
C/ Hernani, 9 bajo
+34 943 42 86 28
20004 SAN SEBASTIAN

Ongi etorri Echeverría & Del Valle Klinikaren web-orrira. Web-orri honetan, tratamenduei, eskaintzen ditugun zerbitzuei, taldeari eta gure instalazioei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu.

Ortodontzia eta ortopedia maxilarreko klinika gara, eta ortodontzia-tratamenduetan lan espezializatua egiten dugu 50eko hamarkadatik

Odontoestomatologia familiatik datorkigu, gure pasioa da. Horretan diharduen hirugarren belaunaldia gara. Gure gurasoek beren balioak, ezagutzak eta esperientzia transmititu zizkiguten, eta guk Zurriarían doktoreak eta José María Echeverría doktoreak ?hil egin zen zoritxarrez? osatutako taldearekin jarraitu dugu. Zurriarían doktorea aitzindaria izan da, 50eko hamarkadatik, Gipuzkoako ortodontziaren alorrean; eta José María Echeverríak Zubieta kalean zuen kontsulta (Londres hotelaren ondoan). Gaur egun, Valle doktoreak Echeverria doktorearen semearekin jarraitzen du, Hernani kaleko gure instalazio modernoetan.

Aitzindariak gara Gipuzkoako ortodontziaren esparruan, lehenengo klinika esklusiboa izan baikara. Gure pazienteei azken berrikuntzak eskaintzeagatik bereizi izan gara beti, hala nola, zeramikazko bracketak eta ortodontzia ikusezinarekin lotutako teknika moderno eta estetikoenak, mihiko bracketak (Mihi Ortodontzia Ezkutua) edo Ortodoncia Invisible sistema, adibidez.

Ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzea da gure helburua. Kalitate estetiko eta funtzional oneneko emaitzak bilatzeaz gain, pazienteei banakako tratu pertsonala eskaintzen diegu. Horretarako, etengabe prestatzen jarraitzen dugu, aurrerapen teknologiko onenak gure pazienteen premietara egokitzeko. Gainera, hiriaren erdigunean gaude (Alderdi Ederreko lorategien aurrean, zenbait aparkaleku publikoren eta hiribus geltokiaren ondoan, eta San Martin merkatutik eta udaletxetik oso gertu), eta donostiarrentzat nahiz Donostiatik gertu edo kanpo bizi direnentzat oso erraza da klinikara iristea.

Jarri gurekin harremanetan argibideren bat nahi izanez gero. Hobe gaur prebenitzea, bihar sendatzea baino.